Irizpideak onartua izateko eta plaza galtzeko:

  • Eskolan sartu baino lehenago hasmentako balorapen bat egiten da, doakoa, ahots bakoitzaren ezaugarri bereziak ezagutzeko: adimena, ahotsaren dohain naturalak, instrumentuaren osasun egoera, adina… eta abar.
  • Plazaren galtzea: ikasleak plaza galduko du justifikaziorik gabe eta modu iraunkorrean falta egiten badu edozein irakasgaitan

Metodologia:

Funtsezkoa da helburu orokorrak egokitzea ikasle bakoitzaren ezaugarrietara eta materaial didaktikoa eta errepertorioa aukeratza haren interes eta gaitasunen arabera. Horregatik ezinbestekoa da klaseak modu indibidualean ematea.

Ahots teknika klaseen bidez ikasleari eman behar zaio instrumentuaren ezagutza, ahotsaren eta ahots-gaitasunaren garapena, ikasketa ohituren sustapena, zaletasun musikalaren aberastea eta kantaria bilakatzeko bidea, profesionala izan edo ez, baina musikari kantaria beti.

Ebaluazioa:

Ikasketa prozesuaren jarraipen iraunkorra eginen da hiru-hilabetean behin antolatzen diren barne audizioen bidez eta bukatuko da ekainan egingo de jendeaurreko audizio batez.

Ikasketen diploma eta egindako lanaren sariztatzea:

Banatzen den diplomak sariztatu eta aitortuko du ikasleak egindako lana. Bertan jasotako irakats-orduen kopurua ziurtatu ahal izanen da.

Era berean, irakasleen klaustroak aholkulari tekniko musikalarekin batera aztertuko du ia dagoen ikasleren bat bere konstantziagatik, seriotasunagatik eta lortutako emaitzengatik eskolaren laguntza merezi duena.

Beka edo laguntza hau jaso ahal izatek irakasleak proposatuko du bere ikaslea eta honek kantu emanaldi bat egin beharko du klaustro aholkulari tekniko musikalak osatuko duen epaimahaiaren aurrean.