Aniztasun funtzionala duten haurrendako lantegia.

Kantu talde batean parte hartzearekin haurrari eman nahi zaio komunitate baten partaide izatearen bizipena, horrela murrizten baita isolamenduaren sentipena. Arteak, sormen lana izanik, betetasun eta satisfazio barne-barneko experientzia sor dezake pertsonaren baitan, bereziki “arrakasta” soziala lortzea zailagoa egiten zaien haurren kasuan. Adimena, ahotsa, hitzaren artikulazioa eta erritmoa lantzen diren lan talde baten partaide dira. Horretarako badugu foniatrian doktorea den Ana Martínez Arellanoren laguntza.

Helburu nagusia: ahots-lantegi bat sortzea.

  1. Entzumena, mintzamena eta expresio musikala hobetzea estimulu ezberdinen bidez: hotsa-erritmoa, soinua-isiltasuna, hitzak-keinuak, melodiak.
  2. Musika eta kantua biziaraztea lengoaia bizi eta berezko bezala.
  3. Lortzea ikasleak, kantuaren eta musikaren bidez, azal dezala askatasun handiagoz bere barne mundua.
  4. Psiko-motrizitatearen garapenari laguntzea abiltasun eta sormen gaitasun gehiago lortze aldera.
  5. Arrreta berezi batez artatzea musikarekin batera jariatuko diren haurraren sentiberatasuna eta expresio-gaitasuna, eta azaltzen joango den garapen psikologikoa

Helburu nagusiak:

  1. Taldea motibatzea kanta ezagunen bidez, edo interpretatu behar den kantarekin zerikusia duten istorioen bidez, edo inguruabar sozio-kulturalarekin lotuta dauden zeharkako gaien bitartez.
  2. Motibazioa sortzea grabazioen, bideoen eta ikusentzuneko materialen bidez.
  3. Dramatizazioak erabiltzea elementu motibatzaile gisa eta baita ere lantzea gorputzaren bidez edo instrumentuen bidez lortutako erritmo-laguntza.
  4. Taldearen grabazioak erabiltzea entzumen lana laguntzeko eta motibazioa handitzeko.
  5. Sormen lan ireki bat egitea gidatutako inprobisazioa ahalbidetzen duten abestien bitartez.
  6. Lan teknikoa egitea artikulazio, fonazio, arnasketa, erlaxazio eta maila psikomotorrean abestien interpretazio zuzena eta erlaxatua izateko lagungarri suertatuko direnak.