Eskolak badu ikasketa plangintza pertsonalizatua, ikaslearen beharren eta nahien arabera ikasturte ezberdinetan banatu daitekeena. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailari dossierra aurkeztu zitzaion onets zezan, eta horrela izan zen 31013264 zenbakiarekin.

Ikasketa plangintzak ahots-prestakuntza programa egoki baten alderdi guztiak bete nahi ditu, eta horrez gain eta ahal den neurrian, hezkuntza ofizialaren egitarauaren edukinak landu nahi ditu. Horrela, ahots teknika, musika lengoaia, musika-estrukturen ezagutza maila aurreratua, ohikoen diren hizkuntzen fonetikaren menderatzea, edo ta gorputz espresioaren eta eszena mugimenduaren oinarrizko prestakuntza lantzen dira.

Prestakuntza hau osatzen da errepertorioko irakasleen lan iraunkorrarekin. Irakasle hauen lanak ematen ditu, eskolak berak sortzen dituen musika taldeetan parte hartzeko aukerarekin batera, experientzia musikal zuzena eta eremu akademikotik at musika bizitzeko aukera. Ez da atzean uzten publikoarekiko harremana, ezta ere eszenatokiaren gaineko errodaia. Horrez gain, nahi izanez gero ikaslea prestatzen da goi mailako ikastetxeetara pasatzeko edota jauzi zuzena eman dezan eskolatik eszenatokietara.

Horrez gain, eta prestakuntza osagarri gisa, eskolak antolatzen ditu ikastaro ezberdinak gai espezifikoen inguruan balio aitortua duten irakasleek emanak. Ikastaro hauetan eskolako ikasleak ez diren pertsonek har dezakete parte. Horrela zabaltzen da eskolaren hezkuntza eragina eta bideratu eta erraztu egiten da, bide batez, hartu-emana musikaz orokorrean eta kantuaz bereziki interesa duten pertsonen artean.

Honelako ezaugarriak dituen eskola baten aktibitateak eragin nabaria sortzen du zalantzarik gabe eskolaren inguruabarretan, zenbat eta garrantzi handiagokoa izan aktibitatea, orduan eta oihartzun zabalagoa lortuko du. Eugenia Echarren Kantu Eskolaren asmoa da eragin hori ahalik eta handiena izatea kulturaren arlo ezberdinetan prestakuntza eta dibulgazio lana egiten duten elkarteekin batera lan eginaz.