Ahotsaren birgaitzea eta ahotsaren berreziketa Iruñean

AHOTS ESPRESIOAREN IKASTAROA

Ahotsarekin lan egiten duten pertsona guztiei zuzendua, bai profesionalak izan nola zaleak, duten ahots perestakuntzari ezagutza osagarriak ekarri nahian.

Ahots prestakuntza prozesuan, nork bere ahotsa eta besteena aditzean, sentsazio bereziak sortzen dira, hots, gorputz bibrazio berriak sentitzen dira. Bibrazio hauek harmonia fisikoa eta emozionalaren alde egiten dute. Horrela sortzen da ahotsaren ikerketetan ez ohikoa den terapia.

Egitarauaren edukiak:

  1. Gorputzaren erlaxazio orokorra eta berezitua, soinuaz zein gabe.
  2. Saihets-diafragma-sabeleko arnasketa eta berme foniko diafragmatikoa.
  3. Bokal eta kontsonanteen aho-artikulazioa
  4. Osteofonia: hezurren barnako ahotsa

Soinurik gabeko espresioa fonemen bidez
Espresio soinuduna fonemekin
Soinurik gabeko espresio kantatua
Aho soinua
Soinudun espresio kantatua
Aho soinua
Gorputzaren soinudun sentsazio propiozeptiboak
Gorputzaren kanpoko soinudun sentsazioak
Audizioa eta harmonikoen emisioa