Logopedia Iruñean

JARRERA LANA KANTUARI APLIKATUA

HELBURUA

Jarrerak ahotsaren emisioan duen garrantzia ezagutzea. Jarrera lantzea, eta, jarrera dela medio, ahotsaren emisioan gertatzen diren aldaketak ezagutzea.

NORI ZUZENDUA:

Ahots patologiarik ez duten eta ahots kantatua hobetze aldera jarrera landu nahi duten pertsonei zuzendua.

EGITARAUA:

Bertikaltasunaren lana:

  • lepoa landu laringea egonkortzeko
  • pelbisa landu behetiko aire-ixurtzea kontrolatzeko

Goiko bularraldea landu:

  • Irekitzea bolumena lortze aldera
  • Irekitzea goiko bermea lortze aldera
  • Irekitzea lepoa desblokeatzeko

Erresonatzaileak landu:

  • Aho-sapaia eta masaiezurraren arteko oreka lantzea zintzurra irekitze aldera
  • Mihingaina lantzea faringea irekitze aldera

Lana burutzen da estatikoan zein mugimenduan; eserita eta zutik.