Prestakuntza Lengoaia Musikalean Iruñean

Helburuak:

  • Musika estimatzea arte lengoaia bezala eta pertsonen zein herrien expresio-bide kulturala bezala.
  • Musika lengoaiaren eremuan erdietsi den ezagutza kantuarenean erdietsi denarekin erlazionatzea.
  • Musika taldean interpretatzea beste ahotsak entzunez.
  • Isiltasuna baloratzea konzentraziorako, barne audiziorako eta pentsamendu musikala lantzeko tresna bezala.
  • Barne entzumena lantzea tinbreak, alturak, iraupenak, intentsitateak eta baita adierazpen dinamikoak, expresiboak eta agogikoak lantzeko.
  • Memoriaz interpretatzea zenbait zati erritmiko-melodiko.
  • Azaltzen diren kontzeptu berriak lantzea beraien bizipenaren eta barneratzearen bidez.
  • Experimentatzea eskema erritmiko berriak eta melodiak.
  • Melodia errazak analizatzea ikasitakoa praktikara eramanaz.
  • Bapatekotasun edo lehen begiratuan irakurtze gaitasuna lantzea desinhibizioa suzpertuaz eta musika gaitasunak garatuaz.
  • Mugimendu koordinazioa lortzea.
  • Azaltzea kode musikala beharrezkoa dela musika sormenerako. Nola adierazten den.

 

Prestatzeko ikastaroa:

Edukiak:

Erritmoa:

  • Pultsoaren pertzepzioa, identifikazioa eta barneratzea.
  • Azentuaren pretzepzioa eta identifikazioa
  • Biko konpasak, hirukoak eta laukoak ezagutzea eta identifikatzea (2/4, ¾, 4/4 eta konpasilloa)
  • Figura erritmikoen eta beren isiluneen ezagutza, identifikazioa eta praktika: biribila, zuria, beltza eta kortxea; eta kortxeaerdiaren eta bere isilunearen ezagutza eta identifikazioa.
  • Iraupena aldaarazten duten zeinuen ezagutza, identifikazioa eta praktika.
  • Beltza-beltza, zuria-zuria eta zuria-beltza baloreen ligatura.
  • Zuria puntukin.
  • Beltza puntukin ezagutu eta identifikatu
  • Erritmo egitate berezituen ezagutza, identifikazioa eta praktika: anakrusa, eta errepikapen zeinuak.
  • Erritmo ezberdinak aldiberean lantzea.
  • Eskema erritmikoak memoriaz ikastea.
  • Tempo eta Agogikaren indikazioak identifikatu eta aplikatzea: Motel, Moderato, Allegro, Ritardando eta Rallentando.

 

Entonazioa, Entzumena eta expresioa.

  • Sol bigarren klabean modu horizontalean idatzitako noten irakurketaren praktika.
  • Hirudun bitartea lantzea, pentatonikotik pasatuz eskala diatonikora iristeko.
  • Soinuaren altura, intentsitatea, tinbre eta iraupenaren pertzepzioa eta adierazpena.
  • Mugimendu melodikoen aurreko sentsibilizazioa lantzea eta entzute zein ahots praktika.
  • Ahozko zein idatzizko memoriaren lantzea eskema melodikoen eta abestien bidez.
  • Do3-Do4bitarte melodikoa ezagutzea eta lantzea eta dagozkien soinuak ahoz ematea.
  • Bi ahotsen arteko afinazio harmonikoa lantzea
  • Bitarte melodiko sinpleak (maioreak, minoreak eta justuak) lantzea eta garatzea kontzeptu tonalaren barnean, kantuen bidez edo ikas-metodo ikasgaien bidez.
  • Ikasmailari egokitutako obren interpretazio bokala, hitzarekin edo gabe, pianoaren laguntzaz.
  • Eskema melodikoak memoriaz ikastea
  • Irakurri ahala kantatzea lehen begiratuan.
  • Aspektu harmonikoaren garapena zutabe harmonikoetatik (tonika eta dominantea) abiatuta, galdera-erantzuna eskemei jarraituz (esaldi suspentsibo eta konklusiboak), aurrekari eta ondorio bezala hartuta (forma musikalaren lana) inprobisazioaren eta egitura musikalaren bidez.
  • Do Maior arpegioaren ezagutza, identifikazioa eta praktika.
  • Do maior tonalitatearen sentsibilizazioa
  • Oinarrizko osagai formalen sentsibilizazioa, identifikazioa eta ezagutza: esaldiak, errepikapenak, bariazioak… mailari egokitutako obrak landuz.
  • Aspektu musikal zehatzen gaineko lana: dinamika (piano, mezzo forte eta forte) eta fraseatzea, norbanaka eta taldean
  • Diktaketa erritmiko, melodiko, eta erritmiko-melodikoak ahots batekoak.

Lengoaiaren osagaiak modu inprobisatuan erabiltzea aurreproposamen batekin zein aurreproposamenik gabe.