Eugenia Echarren Kantu Eskola sortzen da sortzaileak berak eta musika irakaskuntzan eta arte mailan eskarmentu handia duen profesional talde batek erantzun bat eman nahi izan dietenean musikan trebatu nahi duen pertsonei.
Kalitatezko irakaskintza eta prestakuntza musikal osatua eskeintzeko sortzen da, beste irakaskintza sistemetan ematen ohi diren hutsune pedagogikoak zuzendu nahirik.
Eskolaren sorreraren oinarriak:
Proiektu honi egiten zaizkion galderak hauexek dira:
Ez al dago Nafarroan musika irakaskintza jadanik osatua?
Benetan da eskola hau beharrezkoa gure erkidegoarendako?
Zerk bultzatzen ditu opera kantari eta irakasle hauek kantu eskola bat sortzera?
Sortzen da, beraz, kantu eskola integrala izateko borondate aitzindariarekin. Esaten dugu eskola integrala dela hiru zio hauengatik:
- Kantariaren prestakuntza zabaldu behar delako diziplina hau ogibide bezala nahi ez baina ahots-instrumentua trebatzeko eta garatzeko gogo handia duten pertsona horiengana.
- Gure irakaskintza kantu diziplina guztietara zabaltzen delakoz, nagusiki kantu liriko klasikora ahaztu gabe kantu modernoa bere estilo guztietan, bereziki jazz kantuarekin zerikusia dutenetan.
- Diseinatu den ikasketa plangintzak prestakuntza osatu batek behar dituen alderdi guztiak kontuan hartu nahi izan dituelakoz, eremu ezberdinak landuz: ahots teknika, musika lengoaia, musika estrukturen ezagutza maila aurreratuan, ohikoen diren hizkuntzen fonetikaren menderatzea, edo ta gorputz espresioaren eta eszena mugimenduaren oinarrizko prestakuntza.