- Osatzea hezkuntza sistema ofizialak prestakuntza musiko-bokalaren eremuan betetzen ez dituen beharrak.
- Sustatzea musika orokorrean noski, baina batez ere ahots-musikaren eremuan: haren ezagutza, baloratzea eta garapena, eta saiatzea lortzen ikasleek musikarekin goza dezaten intepretatzaile nahiz entzule moduan.
- Indartzea ikasleen interesa kontzertu, opera, zein errezitaldiak entzutera eta ikustera joateko. Horretarako analizatuko da bertan entzundakoa, ahalmen kritikoa garatzeko.
- Osatzea hezkuntza musiko-bokal eskaintza zabala: norbanakoarena, taldean, teknika klasikoa, modernoa, jazza…
- Eskaintzea hezkuntza instrumental-bokala nork-banaka edo taldeka kantatzera zuzendua.
- Osatzea ahots-teknikaren irakaskintza, kantariaren prestakuntzarako beharrekoak diren beste gaiekin, hara nola: musika lengoaia, harmonia, piano osatzailea, musikaren historia eta estetika, errepertorioa, hizkuntzen fonetika, edo eszena, besteaz beste.
- Ematea prestakuntza lerro sakonago bat goi mailako ikasketa zentruetara joan nahi duten ikasleendako titulazio ofizialak lortzearren zein eremu profesionalera jauzi egiteko.
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!