Prestakuntza Lengoaia Musikalean Iruñean
Helburuak:
- Musika estimatzea arte lengoaia bezala eta pertsonen zein herrien expresio-bide kulturala bezala.
- Musika lengoaiaren eremuan erdietsi den ezagutza kantuarenean erdietsi denarekin erlazionatzea.
- Musika taldean interpretatzea beste ahotsak entzunez.
- Isiltasuna baloratzea konzentraziorako, barne audiziorako eta pentsamendu musikala lantzeko tresna bezala.
- Barne entzumena lantzea tinbreak, alturak, iraupenak, intentsitateak eta baita adierazpen dinamikoak, expresiboak eta agogikoak lantzeko.
- Memoriaz interpretatzea zenbait zati erritmiko-melodiko.
- Azaltzen diren kontzeptu berriak lantzea beraien bizipenaren eta barneratzearen bidez.
- Experimentatzea eskema erritmiko berriak eta melodiak.
- Melodia errazak analizatzea ikasitakoa praktikara eramanaz.
- Bapatekotasun edo lehen begiratuan irakurtze gaitasuna lantzea desinhibizioa suzpertuaz eta musika gaitasunak garatuaz.
- Mugimendu koordinazioa lortzea.
- Azaltzea kode musikala beharrezkoa dela musika sormenerako. Nola adierazten den.
Prestatzeko ikastaroa:
Edukiak:
Erritmoa:
- Pultsoaren pertzepzioa, identifikazioa eta barneratzea.
- Azentuaren pretzepzioa eta identifikazioa
- Biko konpasak, hirukoak eta laukoak ezagutzea eta identifikatzea (2/4, ¾, 4/4 eta konpasilloa)
- Figura erritmikoen eta beren isiluneen ezagutza, identifikazioa eta praktika: biribila, zuria, beltza eta kortxea; eta kortxeaerdiaren eta bere isilunearen ezagutza eta identifikazioa.
- Iraupena aldaarazten duten zeinuen ezagutza, identifikazioa eta praktika.
- Beltza-beltza, zuria-zuria eta zuria-beltza baloreen ligatura.
- Zuria puntukin.
- Beltza puntukin ezagutu eta identifikatu
- Erritmo egitate berezituen ezagutza, identifikazioa eta praktika: anakrusa, eta errepikapen zeinuak.
- Erritmo ezberdinak aldiberean lantzea.
- Eskema erritmikoak memoriaz ikastea.
- Tempo eta Agogikaren indikazioak identifikatu eta aplikatzea: Motel, Moderato, Allegro, Ritardando eta Rallentando.
Entonazioa, Entzumena eta expresioa.
- Sol bigarren klabean modu horizontalean idatzitako noten irakurketaren praktika.
- Hirudun bitartea lantzea, pentatonikotik pasatuz eskala diatonikora iristeko.
- Soinuaren altura, intentsitatea, tinbre eta iraupenaren pertzepzioa eta adierazpena.
- Mugimendu melodikoen aurreko sentsibilizazioa lantzea eta entzute zein ahots praktika.
- Ahozko zein idatzizko memoriaren lantzea eskema melodikoen eta abestien bidez.
- Do3-Do4bitarte melodikoa ezagutzea eta lantzea eta dagozkien soinuak ahoz ematea.
- Bi ahotsen arteko afinazio harmonikoa lantzea
- Bitarte melodiko sinpleak (maioreak, minoreak eta justuak) lantzea eta garatzea kontzeptu tonalaren barnean, kantuen bidez edo ikas-metodo ikasgaien bidez.
- Ikasmailari egokitutako obren interpretazio bokala, hitzarekin edo gabe, pianoaren laguntzaz.
- Eskema melodikoak memoriaz ikastea
- Irakurri ahala kantatzea lehen begiratuan.
- Aspektu harmonikoaren garapena zutabe harmonikoetatik (tonika eta dominantea) abiatuta, galdera-erantzuna eskemei jarraituz (esaldi suspentsibo eta konklusiboak), aurrekari eta ondorio bezala hartuta (forma musikalaren lana) inprobisazioaren eta egitura musikalaren bidez.
- Do Maior arpegioaren ezagutza, identifikazioa eta praktika.
- Do maior tonalitatearen sentsibilizazioa
- Oinarrizko osagai formalen sentsibilizazioa, identifikazioa eta ezagutza: esaldiak, errepikapenak, bariazioak… mailari egokitutako obrak landuz.
- Aspektu musikal zehatzen gaineko lana: dinamika (piano, mezzo forte eta forte) eta fraseatzea, norbanaka eta taldean
- Diktaketa erritmiko, melodiko, eta erritmiko-melodikoak ahots batekoak.
Lengoaiaren osagaiak modu inprobisatuan erabiltzea aurreproposamen batekin zein aurreproposamenik gabe.
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!